Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Orain dela 80 urte Maxen hildako bi gudari gipuzkoar omenduko dituzte Barinagan

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2016/11/17
36ko gerran Max inguruko pozizioetan zeudela zauritu eta azaroaren 21ean hil ziren Bitor Urretabizkaia eta Timoteo Arrastoa omenduko ditu Ahaztuen Orimena elkarteak domekan [azaroak 20] Markina-Xemeingo Barinaga auzoan. “Urteetan, diktadura beltz hark, biktima hauek eta haien familiak zapalduta mantendu ditu eta zor zaien errekonozimendurako unea da”, esan dute. Ahaztuen Oroimena elkartekoek gogora ekarri dutenez, 1936ko uztailaren 18an militarrek emandako kolpea zabalduz joan zen hilabeteek aurrera egin ahala. Gerra, frontea, Gipuzkoatik sartu zen Bizkaira. 1936ko udan, hainbat gazte gipuzkoar gogor aritu ziren beraien herriak frankisten erasotik libratzeko. “Haietako askok baina, beraien herritik alde egin behar izan zuten, erbestera batzuk, frontera beste batzuk”, azaldu dute.
Bitor Urretabizkaia eta Timoteo Arrastoaren hileta.

Bitor Urretabizkaia eta Timoteo Arrastoaren hileta. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Ahaztuen Oroimenako kideek, egin dituzten azken ikerketen emaitzen arabera, Bitor Urretabizkaia Urruzola tolosarra eta Timoteo Arrastoa Arozena errekonozimendu bat egitera zihoazela hil zituzten. “Biharamunean jaitsi zituzten Barinagara eta han hilobiratu zituzten”. Bere anai eta lagunekin batera, Urretabizkaiak bere herria defendatzen jardun zuela azaldu dute. “Baina frankisten indarra geratu ezin eta Bizkaira jo zuten. Bertan, gudarien batailoira elkartu zen Eusko Mendigoizale Batzako batailoi abertzalean. Max inguruko pozizioetan zeudela zauritu eta hil zen 1936ko azaroaren 21ean, 19 urte baino ez zituela”. Timoteo Arrastoa ere batera lurperatu zuten. “Biak hil ziren egun berean, batailoi bereko kideak ziren. Timoteo, Pasaikoa (Gipuzkoa) zen eta 17 urte zituen”. Hileta eguneko bost argazki daudela jakin dute Ahaztuen Oroimenakoek Barinagan aterata. “Horri tiraka, haien familiak aurkitu ahal izan ditugu, eta omenaldian egongo dira”. Bi gazteen heriotzaren 80.urteurrenean, omenaldia eskaini nahi diete, bi gazteei zein haiekin batera borrokatu zuten “antifaxista guztiei”. Era berean, domekako ekitaldiagaz “egia osoari eta memoria kolektiboari” ekarpena egin nahi diotela azaldu dute. Hitzordua 13:00etan izango da Barinagako elizpean.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.