Bihar [azaroak 19], irekiko ditu ateak Miami Dade Collegek antolatutako Miami Book Fair literatura azoka garrantzitsuak, eta azaroaren 20ra bitartean eragile ezberdinentzako ezinbesteko topagune bilakatuko da programatutako ekintza guztietan. Urtero legez,
Etxepare Euskal Institutuaren babesaz euskal literatura ere bertan egongo da, eta Miren Agur Meabe idazleak hartuko du parte bertan.
Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra. Argazkia: Erein
Gazteen literaturaz ariko da Meabe, bihar egingo den
Un mundo de lectores: lectores para el mundo mintegiaren baitan, Afonso Cruz (Portugal) eta Alejandro Palomas (España) idazleekin batera, Fanuel Hanan Diaz (Venezuela) moderatzaileak gidatuta.
Azaroaren 20an, aldiz,
Novelar el pasado y el presente hitzaldia eskainiko du Raul Tola eta Eusebio Gomezegaz batera, eta arratsaldez,
Lectura de viva voz ekimenean hartuko du parte; urtero azokak eskaintzen duen irakurketa saioan, hain zuzen.