Arnas terapiaren inguruko ikastaroa egingo da Ondarroan
Boga-Boga Emakumion Elkarteak antolatuta, Niganantz bidea. Arnas terapia eta irakaskuntza ikastaroa egingo da eguenean [azaroak 24], Etxelilan. Boga-Boga elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, ordu eta erdi inguruko saioa egingo dute Idoia Alberdi Etxanizekin batera, 16:30etik 18:00etara.
Gogorarazi dutenez, ikastaroa doakoa izango da, eta ez dago aurretik izenik eman beharrik. “Bertara agertzearekin nahikoa izango da”. Saioa, berriz, adin guztietako emakumeei zuzendua dago, eta bertara arropa erosoa eramatea gomendatu dute. “Saioa zapatak kenduta egingo dugunez, galtzerdi lodiak edota etxeko zapatillak ekartzea gomendatzen dugu”.