Zapatua [azaroak 19] egun berezia izan zen Mutrikuko Errugbi Eskolako gazteentzat. Izan ere, Donostiako topaketan parte hartzeko aukera izan zuten mutrikuarrek, Gipuzkoako beste hainbat klubekin batera.
Mutrikuko Errugbi Eskolakoak Donostian. Argazkia: Nerea Arrizabalaga / Mutrikuko Errugbi Eskola
Goizean, hain zuzen ere, 12 urtez azpiko errugbi jokalariek Donostiako Anoeta ondoko mini estadioan hainbat partida motz jokatu zituzten. Eta Gipuzkoako hainbat jokalarirekin batera aurrez aurre jokatu eta gero, egun pasa egin zuten.
Arratsaldean, berriz, Tonga eta Amerikako Estatu Batuetako selekzioek Anoetan jokatutako partida historikoa ikusteko aukera izan zuten eskolako beste hainbat kidek eta gurasoek lagunduta. Nazioarteko bi selekzioen arteko norgehiagokaz asko gozatu zuten, eta bukaeran, jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten.
Mutrikuko Errugbi Eskolako kideak Tongako jokalariekin batera. Argazkia: Nerea Arrizabalaga / Mutrikuko Errubgi Eskola