Asteburuan Getxon egin den XV. komiki azokan
Mobilak komikia sinatzen ibili dira Arantza Ibarra eta Kaiet Bengoetxea. Ondarrutarrek, hain zuzen ere, jarraitzaileekin batu, eta elkarlanean argitaratutako komikia sinatzeko aukera izan dute.
Bi sortzaileak atzo [azaroak 20] iluntzean egon ziren sinatzen Ondarroako Luterl taldeko komikigile eta komiki zaleek azokan eduki duten erakusmahaian, eta barikuan [azaroak 18], ostera, Joker-en erakusmahaian ere egon ziren komikia sinatzen.
Arantza Ibarra eta Kaiet Bengoetxea Luterl-en erakusmahaian. Argazkia: Luterl
Esperientzia berria eta desberdina bizitzeko aukera izan dute komikiaren sortzaileak eta ilustraileak, eta sinadura ekitaldia ondo joan zela nabarmendu dute. “Liburua aurkezteko beste aukera bat izan dugu. Oso gustura geratu gara”.