Alberdik eta Arriolak irabazi dute Desanexio Txapelketa
Nagusitasun osoz irabazi du Berriatuko bikoteak nagusien mailan. Urrejola eta Txomin eta Urko eta Paul izan dira 22 azpiko eta gazte mailako irabazleakBerriatuko Zesta Eskolako Antxon Alberdik eta Jon Arriolak irabazi dute Berriatuko 30. Desanexio txap...
Nagusitasun osoz irabazi du Berriatuko bikoteak nagusien mailan. Urrejola eta Txomin eta Urko eta Paul izan dira 22 azpiko eta gazte mailako irabazleak
Berriatuko Zesta Eskolako Antxon Alberdik eta Jon Arriolak irabazi dute Berriatuko 30. Desanexio txapelketa-VI. Luis Bilbao Memorialaren finala, nagusi mailan. Nagusitasun osoz irabazi zuen Berriatuko bikoteak, Tamboren eta Maiaren aurka jokatutako partida 30-21 irabaziz.Nagusi mailako finalistek partida oso luzea eta lehiatua jokatu zuten. 17. tantora arte, gutxi gorabehera, berdinketaz berdinketa ibili baziren ere, etxekoek aurrea hartzea lortu zuten. Arriolak eta Alberdik sei bat tanto egin zituzten jarraian, eta lortutako abaintala horri esker, txapela janztea lortu zuten.
Beste bi mailatan ere jokatu ziren txapelketaren finalak. 22 urtez azpikoetan, berriz, Urrejolak eta Txominek jantzi zuten txapela. 30-26 irabazi zioten Gotzoni eta Gandiagari. Kasu horretan ere, partida oso gogorra eta lehiatua izan zen, berdinketaz betea. Partida, egia esan, azken tantoetan argitu zen. Urrejolak tanto pare bat egin zituen jarraian, eta abantaila horri esker, irabazi zuten.
Gazte mailan, azkenik, Urkok eta Paulek erraz irabazi zuten norgehiagoka. 30-21 irabazi zioten Unaxi eta Joni. Bi bikoteek oso berdinduta hasi zuten partida, baina 20. tanto inguruan, zesta apurtu zitzaion Joni, eta beste bategaz jokatu bazuen ere, ez zen ondo konpondu kantxan. Jonek zesta berriagaz ezin izan zioten bueltarik eman jokoari, eta Urkok eta Paulek tantoak bata bestearen atzetik egitea lortu zuten.
Giro paregabea
Zapatuan, oro har, giro paregabea egon zen Berriatuko Mendibarren frontoian. Berriatuko Zesta Eskolakoek nabarmendu dutenez, zale asko bertaratu ziren, eta denek ere lehia politez gozatzeko aukera izan zuten.
Finaleko partidak jokatzen hasi aurretik, gainera, erakustaldi partida dotorea eskaini zuten Berriatuko Zesta Eskolako gazteenek. Ekaitzen eta Ametsen aurka jokatu zuten Arrasatek eta Patxik.