Amorotoko Txahal Janerako txartelak asteon erosi behar dira
Abenduaren 3an egingo dute Txahal jana, eta bertara joateko asmoa dutenek, domeka dute txartelak erosteko azken eguna. Txartelak herriko tabernan daude salgai. Nagusiek 25 euro ordaindu behar dituzte, eta 12 urtera artekoek, ostera, 6 euro.
Ohitura legez, meza ostean, taloak, karakolak, gaztaina erreak eta beste hainbat janariren eta edariren erakusketa eta dastaketa egingo dituzte. Horregaz batera, abereen feria ere ez da faltako, eta Lutxurdixo eta Izarra trikitilariek girotuko dute eguna.
Egunez erreko dute Baldomero txahala, eta 20:30etan hasiko dute txahal-jan herrikoia. Afaldu ostean, Jokaldi taldearen erromeria egongo da frontoian.