Iaz egin moduan, aurten ere auzotarrekin batuko dira udal ordezkariak, horien kezkak eta iritziak jaso amoz. Besteak beste, udalaren eta auzoen arteko koordinazioaz eta udalak baserrietara bidaliko duen zerbitzuen inguruko galdetegia izango dituzte hizpide. Horregaz batera, tokian tokiko beharrizanen taula aztertu eta berrituko dute.
Era berean, bizilagunek galderak eta iradokizunak egiteko tartea ere izango dute. Herritar guztien ekarpenak beharrezkoak direla zehaztu dute udal ordezkariek, eta horregatik, batzarretan parte hartzeko dei egin die.
Batzarren egutegia:
- ASTERRIKA AUZOA: Bihar (azaroak 23), Asterrika Auzo Elkartean, 19:00etan.
- MADALENA AUZOA: Etzi (azaroak 24), Zentraleko bideo gelan, 19:00etan.
- MILLOI AUZOA: AzaroakĀ 29 (martitzena), Milloiko eskola etxean, 19:00etan.