Lanbide heziketa Duala, lana eta ikasketak bat eginik
Lea Artibai ikastetxeak aldi berean araututako ikasketak ikastetxean jasotzea eta ordaindutako praktikak enpresan egitea ahalbidetuko du.Inguruko enpresekin elkarlanean, Lea Artibai ikastetxeak Lanbide Heziketa Dual programa sustatzen dihardu, ikasleei...
Lea Artibai ikastetxeak aldi berean araututako ikasketak ikastetxean jasotzea eta ordaindutako praktikak enpresan egitea ahalbidetuko du.
Inguruko enpresekin elkarlanean, Lea Artibai ikastetxeak Lanbide Heziketa Dual programa sustatzen dihardu, ikasleei aldi berean formakuntza jaso eta laneratzeko aukera emanez.LH Dual programen helburua zera da: gazteen langabetu tasa murriztea eta ikasgeletan ikasitakoa praktikan jartzea. Lanbide Heziketako arduradunen hitzetan, hurrengo urteetan finkatuko den joera bat da. Izan ere, Europan oso arrakastatsua izaten ari da enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren eredu hau. Adibide gisa, Austria, Danimarka, Herbeherak eta Suizako gazteen % 40 eta 70ak bide hori aukeratu dute azken urteotan.
2012tik, Lanbide Heziketa Dual-a 1529 Errege-Dekretuaren bitartez araututa dago, eta ikastetxe eta enpresen egokitzapen zehatza eskatzen du, hala nola, programako tutoreak formatzea eta prestatzea, ikastetxe eta enpresaren artean ordutegia adostea eta ikastetxe bakoitzak bete behar dituen betekizun eta konpetentziak ezartzea.
Lea Artibai ikastetxeko ikasleek Lanbide Heziketa Dual programaren baitan parte hartzen duten enpresak hainbat sektore eta kokapenetakoak dira: industriagintzako Cikatek, Jeremias, Cikautxo, Eika, Ketxe, Electroimanes de Accionamiento Nafsa, Furesa, Kautenik, Santillan, Xuri Burdindegia edo Ermua Tools; eta zerbitzuetako Mapfre, Oizbarren, Itsas Mare esaterako.
Lea Artibai ikastetxean Lanbide Heziketa Dual-a aukeratzen dutenen batazbestekoa, ikasturteko, 20 ikaslekoa da.