Zaldupe ikastetxeko
Hondar Ahua guraso elkarteak euskararen aldeko danborrada antolatu du hirugarren urtez jarraian. Ekimena abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Ondarroako
AEKren, Artelanen eta Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolaren laguntzarekin batera eta
Ondarroako Udalaren babesagaz.
Euskarak batzen gaituelako lelopean euskararen alde danborra jotzera animatu nahi dituzte ondarrutarrak, eta herriko ume zein nagusi guztiak gonbidatu dituzte. “Denon artean eta denontzat egin nahi dugulako, euskara guztion altxorra delako”. Bertan parte hartu nahi dutenek
barikua [azaroak 25] aurretik eman beharko dute izena Hondar Ahua guraso elkartearen
web orrialdean bertan edota Brontxe, Kurike eta Kitxu dendetan.

Euskaren aldeko danborrada, iaz, Alameda parean
Entseguak, berriz, azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an egingo dira Zaldupe Eskolako aterpean, bi saiotan banatuta. Bata, 16:30etik 17:15era, eta bestea, 17:15etik 18:00etara. Etxean entsegatu nahi dutenek, gainera, Hondar Ahua guraso elkartearen
web orrialdean danborradako kantak izango dituzte ikusgai.
Guk euskaraz, zuk zergatik ez eta
Sautrela moduko kantei doinua danbor hotsez ipiniko diete, eta aurten, gainera,
Imanol Urbieta gogoan, abesti berri bat ere estreinatuko dute, “berak euskarari eta euskal kulturari utzitako ondarea plazaratzeko asmoarekin”.