Gurasoentzako hitzaldia emango dute Ispasterren
18:00etan elkartuta, ordubete inguruko saioa egingo dute bihar, Iñigo Egiluz Aretoan. Etxadi talde psikologikoko Maialen Sanchezek gidatuko du berbaldia.
Familia antolaketaz eta erantzukizun partekatuaz ariko da. Erantzukizun partekatuak familian zein norbanakoan (bikotean zein seme-alabengan) dituen onurak azalduko ditu.
Halaber, familia barruan komunikazioak duen garrantzia azalduko du Sanchezek: “Elkarrekiko errespetuzko eta konfiantzazko komunikazioa ezinbestekoa da. Eta familia edo talde moduan jardutea oso garrantzitsua da”.
Familian parte hartzea beti da onuragarria izenburupean antolatu dute berbaldia Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Ispasterko udalak, eta udalerriko guraso elkartearen laguntza izan dute.