Ondarroako Beikozinik
Kabareta ikuskizuna eskainiko du abenduaren 2an, 7an eta 9an.
Kabareta Beikoziniren ekoizpen propioa da eta parte hartzaileek aurreratu dutenez, ondo pasatzeko saioa izango da.
«Ez da kabaret klasikoa izango. Osagarri ezberdinez osatutako lagunarteko ikuskizuna izango da».
Ondoko artistek parte hartuko dute ikuskizunean: Fede Badiola, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Loli Astoreka, Miren Gonzalez eta Yogurinha Borova. Musika arduraduna, ostera, Jose Urrejola izango da.
Ikuskizuna hiru egunetan eskainiko badute ere,
abenduaren 7rako sarrerak agortu egin direla jakitera eman du Beikozinik. «Hilaren 2rako ere ez dira asko geratzen, eta 9rako zer edo zer gehiago daude. Dena dela, sarrerak amaituko balira ere, itxaron zerrenda bat osatuko genuke, baten batek huts egitez gero, kanpoan leudekeenei aukera emateko», esan dute Beikozineko arduradunek.
Sarrerak eta zozketa. Prezioari dagokionez, 35 euro izango da afaria, eta ostean hasiko da ikuskizuna; afaria 22:00eta izango da.
HITZA-k, gainera, hilaren 2rako
bi sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean; zozketan parte hartzeko azken eguna martitzena da [azaroak 29] , eta 16:00ak baino lehen deitu behar da (94-684 44 36).
Ana Elordi, Fede Badiola, Loli Astoreka eta Yogurinha Borova.
Orokorrean, bakarrizketak, akrobaziak eta beste hainbat modalitate bilduko ditu Kabareta-k. «Saio bakarrean, denetik ikusteko aukera egongo da».
Afaria ere berezia izango dela aurreratu dute. «Afari gozo bategaz gozatu eta ikuskizun polit bat ikusteko aukera egongo da. Doazela herritarrak ondo pasatzera!».
Lagunarteko ikuskizuna izanda, parte hartzaileak ere ondo pasatzeko asmoagaz doazela aurreratu dute.