Bigarren kirol anitza topaketa antolatu du Ondarroako Udalak
Ondarroako udal kirol sailak antolatuta, kirol anitza bigarren topaketa egingo da domekan [abenduak 4] Zaldupeko kiroldegian. Herriko hiru ikastetxeetako LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek izango dute topaketan parte hartzeko aukera, baina aurretik izen emateko orria ikastetxean bertan bete beharko dute.
Jarduera guztietan parte hartzeari emango zaio garrantzia gehien, eta udal iturriek nabarmendu dutenez, proiektuaren helburu nagusia kirol ezberdinak ezagutu eta herriko gaztetxoek batera praktikatzea da.”Guretzat garrantzitsua da kirol diziplina ezberdinak herriko gaztetxoen eskura jartzea, beraiek gustuko dutena aukeratzeko, aurrez ezagutza bat izan dezaten”, azaldu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, hurrengo hitzordua abenduaren 26an eta 27an izango da.