Premian dauden pertsonentzat elikagaiak eta arropak batzen dabiltza Ispasterren
Aurreko astean hasi ziren askotariko janariak eta arropak biltzen, eta herritarrek hilaren 14a arte dute beharrizana duten pertsonei laguntzeko aukera.
Bizilagunen ekarpenak astelehenetan eta eguaztenean IƱigo Egiluz aretoan jasotzen dituzte, 17:30etatik 19:30era. Era berean, domeketan meza ostean elizan uzteko aukera eskaini dute.
Iaz ere egin zuten bilketa, eta herritarren elkartasuna erabatekoa izan zenez, aurten errepikatzea erabaki dute. Hala ere, zehaztu dutenez aurten ez dute jostailurik batuko.
Batik bat esnea, umeentzako zerealak, olioa, cola-cao, pasta, lentejak eta gailetak behar dituztela jakitera eman dute.
Hain zuzen ere, biltzen dituzten elikagaiak Lekeitioko Dominikei emango dizkiete, haien jantokirako. Halaber, kilo asko batuz gero, Gernika-Lumoko Gurutze Gorriaren Elikagaien Bankura ere bideratuko lituzkete.
Jasotako arropei dagokionez, Caritas tarteko den Koopera taldeari bidaliko dizkiote, gero talde horren barruko Ekorropa zentroetara bideratzeko.