Amorotarrak Txahal janean batuko dira zapatuan
Beste urte batez, Txahal jana aitzakia hartuta, jai giroa izango da nagusi egun osoan.
11:30eko meza entzun ostean, taloak, karakolak, gaztaina erreak eta beste hainbat janari eta edari dastatu ahalko dira eguerdian. Halaber, abereen feria ere egongo da, eta Lutxurdixo eta Izarra trikitilarien doinuez gozatuko dute bertaratzen direnek.
Egunez erreko dute Baldomero eta 20:30ean hasiko da txahal-jan herrikoia. Afalostean, dantzarako eta kanturako tartea izango dute, Jokaldi-ren erromerian elkartuko baitira frontoian.