Abenduaren 3a heltzear dago. Urtero legez, Lea-Artibai eta Mutrikun ospakizun eta aldarrikapenei tartea egingo diete egun berezi horretan. Euskararen garrantzia nabarmentzeko
ekintza ugari eta askotarikoak egongo dira aukeran datozen orduetan: hitzaldiak, kalejirak, jaialdiak, martxak, lasterketak, zinema proiekzioak, lehiaketak, kantaldiak, ikastetxeetako umeen ekintzak…
Horiez gain, herritik kanpo euskararen enbaxadore lana egiten dabiltzan ondarrutarrei omenaldi xume bat egin asmoz, Ondarroako Udalak
Euskerin enbajadorik Euskararen Eguneko bideoa aurkeztuko du zapatuan [abenduak 3].
[EGITARAUA, HERRIZ HERRI]
Asteburuko kirol jarduerek ere euskara izango dute presente. Kantxa, frontoi zein zelaietan, euskararen aldeko mezuekin aterako dira kirolariak. Besteak beste, Mutrikuko Jauja eskubaloi taldearen 30. urteurrenaren harira antolaturiko Donostiako Super Amara Bera Beraren eta Barakaldoko Prosetecnisa Zuazoren arteko partidan,
euskararen aldeko pankarta bat aterako dute jokalariek Mutrikuko kiroldegiko kantxara.
Banderolak jartzeko deia. Azken urteetan egin legez, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko udal eta elkarte askok
Euskaraz bizi nahi dut desioa azaleratzen duten banderolak etxeetako zein eraikinetako balkoietan zintzilikatzera animatu dituzte herritarrak. Mutrikun, esaterako, Beheko Plazan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek, bihar [abenduak 2], 19:00etatik aurrera.
[EGITARAUA, HERRIZ HERRI]
HONEKIN LOTUTA: Euskararen egoera Osakidetzan