Gure Esku Dago herri dinamikak azken helburua beteko du ia Lea-Artibai osoan. Izan ere, datorren urteko maiatzaren 7a herri galdeketak egiteko eguna izango dela iragarri dute herri dinamiketako partaide askok sare sozialetan. Ondoko herriek egingo dituzte galdeketak: Amoroto, Aulesti, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Mendexa, Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Markina-Xemein. Eta galdeketak iragartzeko bideo bat egin dute:
Gure Esku Dago-k jakitera eman duenez, abenduaren 11an agerraldi publikoa egingo dute Lekeition galdeketak egingo dituzten herrietako Gure Esku Dago-ko kideek. Azaldu dutenez, agerraldia egingo dute galdeketara begira daudela esateko. “Esango duguna da galdeketara goazela, eta bide horretan herritar guztien laguntza eta konpromisoa ezinbestekoak izango direla. Eta noski, herritarrei bide honetara gehitzeko dei egin nahi diegu”.
Hilaren 11an, beraz, 2017ko maiatzaren 7an Lea-Artibain be erabagiko dogu lelopean, herritarrak 12:30ean batuko dira Lekeitioko Independentzia plazan. Azaldu dutenez, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak irakurriko du mezua. Eta agerraldi horretan parte hartuko dute baita ere galdeketa egingo duten herrietako aurpegi ezagun eta ezezagunak.
Autobusak. Domekan Lekeition egingo den ekitaldira joateko, autobusak ere antolatu dituzte beste herrietako herri dinamikek. Berriatuatik, esaterako, 11:00etan abiatuko da autobusa, plazatik; herritarrek herriko tabernetan eman behar dute izena.
Ondarroatik ere autobusa aterako da, 11:00etan Zaldupetik. Izena emateko herritarrek ondoko lekuetara joan beharko dute: Amarratza, Kulixka, Kurike eta Sutargi. Izena emateko azken eguna barikua izango da.
Mutrikuarrek ere galdeketa udaberrian egiteko asmoa erakutsi zuten duela aste batzuk. Baina data zehatzik ez dute eman.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.