Xabier Amurizak hitzaldia emango du Berriatuako Kultur Etxean
Amurizaren eskutik Berriatuako hainbat konturen inguruko berbaldia egongo da zapatuan, Kultur Etxeko bideo gelan. 18:30ean hasita, J.M Garate Muniosoloko semearen begietatik 36ko gerra aurreko Berriatua aztertuko dute. Hain zuzen ere, besteren artean, jaiak, auzoak, kantak, pasadizoak, gari ebateak, elezaharrak eta mitinak izango dituzte hizpide.