Dueloan neurtuko dira bihar, Nahia Quincoces eta Amets Txurruka
Amets Txurruka Lagunartiek antolatzen duen Merezimendu Sariak Nahia Quincoces eskiatzaile lekeitiarra eta Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia jarriko ditu aurten, aurrez aurre, Markina-Xemeingo Zelaian. Nahia Quincoces roller skiekin eta Amets Tx...
Besteak beste, Orkatz Beitia atletak, Txus Jaio pilotuak eta Txomin Arana moto gidariak parte hartu izan dute Txurrukaren kontrako dueloetan. Oraingoan lekeitiarrak gainditu beharko du Etxebarrikoa lagunarteko kirol proba berezian.
Urtero modura, Txurrukaren azken denboraldiaren errepasoa egingo da ondoren, Uhagonen, eta Quincocesen jarduna ere ezagutzera emango dute, sari banaketagaz amaitzeko. Chandal Records-en umorez betetako ikuskizuna ere egongo dela aurreratu du Txurrukaren Lagunartiek.