EH Bilduk zalantzan jarri du Urremendi landa garapenaren jarduna
EH Bilduk Urremendi landa garapen elkartearen jarduna kritikatu du, prentsa ohar bidez.Koalizio abertzalearen ustetan, onartezina da landa garapen elkarteak 2015eko memoria, balantzea eta 2016rako ekintza plana azaroan aurkeztu izana, eta, koalizioak d...
Koalizio abertzalearen ustetan, onartezina da landa garapen elkarteak 2015eko memoria, balantzea eta 2016rako ekintza plana azaroan aurkeztu izana, eta, koalizioak dioenez, Urremendik ez du bere lana behar bezala bete.
«Elkartearen helburua lehen sektorea indartzea baldin bada, zertan datza lanketa horrek? Diru laguntzak lehen sektorera bideratu beharrean beste ekintzetarako bideratzen bada, nola betetzen du bere funtzioa?», galdegin du EH Bilduk.
Lehen sektorea bultzatuz
Halaber, Busturialdeko EH Bilduk estrategikotzat jotzen du lehen sektorea bultzatzea eta babestea. Eta, horrenbestez, horretara bideratutako jardunekin bat egingo duela dio, «baina neurri zehatzak eta proiektu egokiak bideratuz, ez garapenaren aitzakipean edonolako ekintzak bultzatuz».