Gabonetako apaingarriak egiteko ikastaroa antolatu du Berbalagunek
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Gabonetako apaingarriak egiteko ikastaroa antolatu du hilabete honetarako. Ikastaroa hiru egunekoa izango da: abenduak 5, 12 eta 19.Eskulan nagusia Gabonetako zuhaitza egitea izango dela zehaztu dute. Hala ere, zuhaitza o...
Eskulan nagusia Gabonetako zuhaitza egitea izango dela zehaztu dute. Hala ere, zuhaitza ondo lehortzen den bitartean, beste apaingarri batzuk egiten ikasiko dute Montse Alonsogaz. 17:30ean batuko dira hiru astelehen horietan, Euskal Gunean.
Edozein herritarrek parte hartu ahalko du, betiere, aurretiaz izena emanda. 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena, eta gaur da horretarako azken eguna.
Tailer horretatik eskulanak egiteko talde bat osatu daitekeela azaldu dute, «Gabonen ostean jarraitzeko».
Gurasolagun
Bestalde, Gurasolagun egitasmoa ere martxan jarriko dute. Abenduaren 14rako jarri dute hitzordua, hain zuzen. Gurasolagun egitasmoko tailerra ere Euskal Gunean egingo dute. 17:30etik 19:30era, gurasoek eta seme-alabek batera, Gabonetako apaingarriak egiten ikasiko dute, Montse Alonsogaz. Zuhaitza apaintzeko eskulan politak zelan egin daitezkeen azalduko die parte hartzaileei Alonsok, gero norberak etxean horrelako gehiago egiteko.
Tailerra 6 urtetik gorako umeentzako egokia dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea. Abenduaren 7a izango da izena emateko azkenengo eguna.