"Hezkuntza sistema propioa" aldarrikatzeko herri eskolak egingo dituzte Ondarroako Institutuan
Espainiako Konstituzioaren Egunean [abenduaren 6ak –martitzena–], Ondarroako Institutuan herri eskolak egingo dituzte ikasleek. Inposaketen gainetik geurea eraiki lelopean, 12:30etan Alamedan egingo dute elkarretaratzea, eta horretan parte hartzeko dei egiten diete herritar guztiei. Lekeition ere ikasle asanbladak “konstituzio arrotzaren aurrean hezkuntza sistema propioa” aldarrikatu nahi izan du, baina jakitera eman dutenez, ikastetxeko hainbat oztopo tarteko ezin izan dituzte aurrera eraman prestatuta zeuzkaten herri eskolak.