Musikaz bete-bete eginda hasi da Mutrikuko XII. Abendurock jaialdia. Aurten, Gaztetxeko oholtza gainea zapaltzen lehenengoak Dekot talde bizkaitarra izan da.
Gaztea maketa lehiaketako irabazleek, hain zuzen ere, kontzertu bikaina eskaini zuten barikuan [abenduak 2]. Ibai Aiertzak (gitarra, teklatua eta ahotsa), Ane Barrenetxeak (ahotsa eta teklatua), Janire Lopezek (baxua eta ahotsa) eta Ibon Agirrek (bateria) gustura utzi zituzten Gaztetxera bertaratu ziren ikus-entzule guztiak.
Dekot taldearen kontzertua Mutrikun. Argazkia: Aritz Larrea / MRK
Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek antolatu duten jaialdiak, bestalde, ez du etenik. Barikuan [abenduak 9], 22:30ean, The Grace of Dyonisus eta The Vartools taldeen kontzertua egongo da Gaztetxean, eta domekan [abenduak 11], berriz,
Cobain: Montaje de Heck dokumentala proiektatuko dute Zabiel kultur etxean, Zine Forum taldeko kideen laguntzarekin.