Udaletxearen alboan dagoen lehenagoko
Sakristau Etxea egokitzeko lanak aurrera doaz. Lehenengo fase honetan eraikina bera egokitzen ari dira.
Teilatu berria ipini dute, eta margotze eta arotzeria lanak egiten dabiltza. Horregaz batera, igeltzeritza lana, eraikina isolatu, eta barruko hormen konponketa, garbiketa zein barruko aurre-instalazioak ere burutuko dituzte.
Bestalde,
datorren urtean bigarren fasea egingo dute, eta orduan, barruko instalazioak, ekipamenduak eta apainketak gauzatuko dituzte.
Kultur Etxeko beheko solairuan
Gazte Gunea egokituko dute. Lehenengo solairuan liburutegia eta KZ Gunea egongo dira, eta bigarrenean, ostera, erabilera anitzeko aretoa.
Ispasterko udalak apustu “garbia” egin du zerbitzu honen alde. Hain zuzen ere, legegiltzaldiko programan zehaztu zutena betez, proiektu “garrantzitsu” hau aurrera eramateko lehen pausoak 2015ean eman zituzten.
Herritarren parte hartzea. Lanak hasi aurretik, aurtengo uztailean,
ispastertarren iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko jendaurrean zabaldu zuten Kultur Etxearen hiru solairuen erabileraren proposamena.
Gainera, aurreko legegiltzaldian udalerriko gazteek mahaigaineratu zuten kultur etxe baten beharrizana, haiei egindako inkestetan eta Gazte Mahaietan.
Beste alde batetik, udaletik azaldu dutenez, azken urteetan
gazte kopuruak nabarmen gora egin du udalerrian, %33 inguru 2007tik. “Horrek zuzen-zuzenean eragin du herriko eskolaren egituran. Herri ikastetxeko matrikulazioa asko hazi da. Aurteno ikasturtea 2007-2008koarekin alderatuta, ikasle kopurua %154 igo da, eta inguruko herrietako ikasle kopurua, berriz, %180”, azaldu du GarbiƱe Saenz de Buruaga Ispasterko alkateak.
Aurrekontua. Lehenengo fase honetarako
165.000 euroko aurrekontua (BEZa barne) dauka Ispasterko udalak. Era berean, Bizkaiko Foru
Aldunditik 30.000 euroko laguntza jaso du, eta Eusko
Jaurlaritzatik, berriz,
67.941 euroko diru laguntza izan du.
Ispasterko alkateak zehaztu duenez, udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko, eta herrian ahalik eta zerbitzu publiko egokienak eskaintzeko lanean jarraituko du aurrerantzean ere.