Errefuxiatuek bizi duten egoera
herritarrei hurreratzeko asmoagaz, hainbat ekimen antolatu ditu Ondarroako Ahlan wa sahlan (Errefuxiatuen aldeko Ondarroako plataforma) plataformak. Bihar [abenduak 7] hasi eta abenduaren 29ra bitartean, irratsaio berezia, zine forum saioa, mahai ingurua eta elkartasun merienda antolatu dituzte, hain zuzen ere.
Hurrengo egunotan egingo diren jardunaldiak, oro har, herritarrak sentsibilizatzeko eta hausnartzeko bideratzeko antolatu dituztela nabarmendu dute plataformako kideek. “Hemendik kilometro gutxira gatazka handi bat bizitzen ari dira, baina jendartea beste alde batera ari da begiratzen. Ez gara ohartzen zer egoera bizitzen ari diren”.
Antolatu dituzten ekimenei dagokionez,
Radixu Irratia-n egindako elkarrizketagaz hasiko dituzte bihar.
Azken mohikanoak magazineko kideek, hain zuzen ere, plataformako bi kide elkarrizketatu dituzte. Besteak beste, Oihana Goikoetxea plataformako kideak
Greziako kanpalekuetan bigarrenez bizitako esperientzia hurbilagotik ezagutzeko aukera egongo dela aurreratu dute.
Fernando Salegi, Amaia Egan?a eta Oihana Goikoetxea, Ahlan wa sahlan plataformako kideak
Goikoetxeak bi aste egin ditu boluntario legez beharrean Tesalonica-ko (Grezia) kanpaleku militarretan, eta azpimarratu duenez, oraingo honetan “esperientzia desberdina” bizitzeko aukera izan du. “Oso sentimendu kontrajarriekin egin dut buelta Ondarroara. Alde batetik, poztu egin naiz aurreko egonaldian ezagututako jendea berriro aurkitu dudalako, baina, bestetik, hor jarraitzen dute, harrapatuta. Hileak igaro badira ere, gauzek berdin jarraitzen dutela konturatu naiz, denak geldik jarraitzen du, ez atzera ez aurrera”.
Etzi [abenduak 8], ostera,
zine forum saioa antolatu dute.
Refugiados: camino a ninguna parte dokumentala proiektatuko dute Kofradia Zaharrean. Dokumentalak milaka errefuxiatuk bizi duten egoera islatzen du, eta proiekzioagaz amaitutakoan,
Zaporeak proiektuaren berri emango du proiektuko ordezkari batek.
Datorren astera begira, bestalde,
Errefuxiatuak. Testuinguru orokorra mahai ingurua egingo dute Etxelilan, Asier Blas geopolitikan adituaren eskutik. Plataformako kideek azpimarratu dutenez, Blasek hainbat galderari erantzuteko aukera izango du. “Hau guztia zergatik ari den gertatzen azalduko digu, eta gatazka horretan guk zer ardura dugun konturatzeko balio ahalko digula ere uste dugu”.
Ondarroako Ahlan wa sahlan taldeko kideak
Era berean, bidaia solidarioak egin dituzten herritarrekĀ ere euren esperientziak kontatuko dituzte mahai inguru horretan. Egunotan Tinduf-era (Argelia) saharar iheslarien kanpalekura joandako gazteetako batek parte hartuko du, Oihana Goikoetxearekin batera.
Jardunaldiekin amaitzeko, abenduaren 29an,
elkartasun merienda egingo dute kiroldegian. Ekimen horregaz beste ume batzuk zer bizitzen ari den gerturatu nahi diete herriko umeei. “Kiroldegian hainbat argazki zintzilikatuko ditugu, eta bertan kanpalekuetan dauden umeak zelan bizi diren eta zelan jolasten duten erakusten da, bertako umeak nola dauden erakustarazteko”.
Plataformako kideek azaldu dutenez, gainera, hurrengo asteotan herriko ikastetxeetara ere joango dira, errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri ematera.
EGITARAUA
- Abenduak 7, eguaztena. Radixu Irratia–ko Azken mohikanoak irratsaioan Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan bizitako esperientziaren berri emango du Oihana Goikoetxeak, 22:30etik aurrera.
- Abenduak 8, eguena. Kirmen Uriberen parte hartze bereziagaz, Zaporeak proiektuaren aurkezpena egingo da eta Refugiados: camino a ninguna parte dokumentalaren emanaldia, 18:30etik aurrera, Kofradia Zaharrean.
- Abenduak 16, barikua. Errefuxiatuak. Testuinguru orokorra mahai ingurua egingo da, 18:00etatik aurrera, Etxelilan. Bertan izango dira: Asier Blas (geopolitikan aditua) eta bidaia solidarioak egin dituzte hainbat herritar.
- Abenduak 29, eguena. Umeentzako elkartasun merienda, 17:30etik aurrera, kiroldegian.