Aulestiko KZguneko ikastaroan izena emateko epea hilaren 12an amaitzen da
Parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxeko idazkaritzan edo liburutegian eman behar dute izena. Oinarrizko Interneta ikastaroan posta elektronikoak bidaltzen eta Internet erabiltzen irakatsiko dute.
Doako ikastaroa da, eta otsailaren 13an hasi eta 24an amaituko dute. Ikastaroan parte hartzen dutenak 16:00etatik 18:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira bi taldetan banatuta. Hain zuzen ere, 20 orduko ikastaroa izango da.