Gabon Kanten entseguak egingo dituzte, Ispasterren
Barikuan eta zapatuan [abenduak 9-10] 19:00etan elkartuko dira Iñigo Egiluz aretoan. Ispasterko Udalaren Kultura eta Jai Batzordetik zehaztu dutenez, egun horietan erabakiko dute aurrerantzean entsegu gehiago egingo dituzten edo ez.
Hilaren 24an 15:00etan elkartuko dira Gabon Kantak abesten joateko. Hain zuzen ere, plazan batu eta ohiturari eutsiz auzoz auzo ibiliko dira, Olentzerori ongi etorria emateko ordua heldu arte.
Jakitera eman dutenez, aurten biltzen duten dirua Segundo oro bizitza lelopean EITB-k egingo duen maratoira bideratuko dute. Aurten gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketa diruz laguntzeko helburuagaz egingo dute hilaren 15ean (eguena) maratoia.
Kultura eta Jai Batzordetik ume, gazte zein nagusiei Gabon kantak abestera bertaratzeko deia luzatu diete.