Ondarroako Egia-Iriondo memoriala aurten ez da ohiko formatuan egingo. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 32. Egia-Iriondo memoriala martxa modura egingo da.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aseguru arazoak direla -eta hartu dute erabakia. “Inork ez du nahi lasterketa egiteko behar diren aseguruen eta abarren kargu egin, eta uste dugu, zerbait gertatzen baldin bada, gu ez garela zertan horren arduradunak izan behar. Zer edo zer egitea pentsatu dugu, baina, zoritxarrez, ez betiko moduan”.
Gaineratu dutenez, ez dute urteroko ohitura eta Egia-Iriondo memorialaren esentzia galdu nahi izan. “Egitea pentsatu dugu, bestela herrian galdu diren beste ekintza batzuen modura, galdu egingo zen ohitura. Martxa ez antolatzekotan ere egon gara, baina zer edo zer antolatu nahi izan dugu. Ea gauzak aldatzen diren, eta datorren urtean betiko modura egin ahal den egin lasterketa”.
12:00etan irtengo dute parte hartzaileek Berriatutik, eta iragarri dutenez, martxa kontrolatu bat izango da. “Errepidearen eskumako aldetik joango gara, auto biren artean joango gara. Bakoitzak nahi duen erritmoan egin ahal izango du aringa-aringa, baina denok batera joango gara, elkarregaz, auto biren arteko eremuan. Ez dugu nahi inor aurretik joatea, ezer gertatu barik”.
Martxan parte hartu nahi duten haurrei, bestalde, Kamiñazpin sartzeko gomendioa egin diete. Gogorarazi dutenez, martxan parte hartzeko ez da aurretik izenik eman beharrik egongo. “12:00etan Berriatuan egonda, eta nahi den tokitik martxarekin bat eginda nahikoa izango da. Martxa bat denez, amaieran ez sari banaketarik edo antzerako ezer egongo”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.