‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana, Markina-Xemeingo Uni frontoian
Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako eta Ximun Fuchs-ek zuzentzen duen Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusi ahalko da domekan [abenduak 11], 19:00etan, Markina-Xemeingo Uni frontoian; sarrerak 5 euro balio ditu.
Artedrama (Bizkaia), Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) antzerki taldeek elkarlanean muntatu duten obran Ander Lipus aktore markina-xemeindarrak parte hartzen du. Dena dela, Lipusegaz batera ondo aktoreak ere oholtzara aterako dira domekan: Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola. «Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna».
Antzezlana urriaren 31n estreinatu zuten, eta ordutik hona, kritika onak jaso ditu, bai adituen aldetik bai eta ere ikusleen aldetik.
Obra Euskal Herriko antzoki gehienetan emateko asmoa daukate, eta apirilaren 22an Aulestin ikusi ahalko da.