Liburuen artean, Kirmen Uriberen
Elkarrekin esnatzeko ordua liburua izan da salduena. Atzetik geratu, besteak beste, Toti Martinez de Lezearen
Esne eta estizko lurrak eta Arantza Urretabizkaiaren
Bidean ikasia. Musikaren alorrean, Gatibu talde gernika-lumotarraren
Asko matte, asko bizi diskoa dago lehen postuan.
SAILKAPENA
Liburuak:
- Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe)
- Esne eta estizko lurrak (Toti Martinez de Lezea)
- Bidean ikasia (Arantza Urretabizkaia)
- Sator lokatzak (Jon Arretxe)
- Erantzuna haizean dabil (Patxi Zubizarreta)
- Franco hil zuten egunak (Koldo Izagirre)
- Feriatzaileak (Patxi Larrion)
Diskoak:
- Asko matte, asko bizi (Gatibu)
- Hauxe da despedidia (Oskorri)
- Harro (Zea Mays)
- Guria ostatuan (Ruper Ordorika)
- Hesian (Hesian)
- Korrontzi Benefic (Korrontzi)
- Bother (Vendetta)
Gainera,
La Vanguardia-ren arabera, Uriberen liburuaren gaztelerazko bertsioa (La hora de despertarnos juntos) Espainia mailan gehien saldu diren hamar liburuen artean dago. Beste argitalpen batzuen arabera, Espainia mailan orain arte argitaratu diren liburuen artean salduenetarikoa da; kontuan hartu behar da ondarrutarrak aurten, azaroan argitaratu duela liburua.
LOTUTAKO ALBISTEA. Kirmen Uriberi egindako elkarrizketa