Berriatuko Satorzulo gaztetxea itxi egingo dutela eta, Berriatuko Gazte Asanbladako kideak agur jaia ospatzen ari dira gaur [abenduak 10],
Badoiela lelopean.
Eguerdian batu dira gazte asanbladako kideak, gaztetxeko kamiseta koloretsuak soinean. Elkarrekin bazkaldu dute, eta bazkalorduan, gainera, ezustekoren bat edo bestegaz gozatzeko aukera egon da. Besteak beste, gazte asanbladako bi kidek Satorzulo gaztetxearen errepasoa egin duen antzerki bat antzeztu dute, bazkaritan batu diren gozamenerako.
Berriatuko Gazte Asanbladako hainbat kide, Urepel plazan batuta
Bapo bazkaldu ostean, ordu txikiak arte jarraituko du agur jaiak. Arratsaldean, Izarra eta Maren gazte asanbladako kideek girotutako triki poteoa egingo dute, eta gauean, berriz, kontzertuak egingo dira gaztetxean. Tartean, gaztetxearen ibilbidea errepasatzen duen bideoa ere ikusteko aukera egongo da.