Haurrek eta horien gurasoek Do re ni family ikuskizunagaz gozatzeko aukera eduki zuten atzo [abenduak 10], Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Xabier Lizaso pianojolearen eta Eneko Balerdi dantzariaren eskutik, hain zuzen ere, musika, dantza eta jolasa uztartzen dituen ikuskizunean parte hartzeko aukera izan zuten Uhagonera bertaratutakoek.
Familiari zuzendutako ikuskizuna izan zen, eta haurrek, oro har, koreografia eta kanta bat ikasteko aukera izan zuten era didaktiko eta dibertigarri batean. Bi orduko tartean, haurrei benetako artista izateko aukera eskaini zitzaien, era jostagarri batean.
Alde batetik, Lizasok Do re ni kanta erakutsi zien bertaratutakoei; zatika ikasi zuten, eta ikuskizunaren bukaeran, osorik abestu zuten, hasieratik bukaerara. Balerdik, bestalde, Hamelingo txirularia antzerkia erakutsi zien familiei, koreografia eta guzti.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.