Urte borobiltzeko falta zuen titulua lortu du Ager Solabarrieta tiratzaileak. Ondarrutarrak, hain zuzen ere, nagusitasun osoz irabazi du Nafarroa irekia.
Euskarri gabeko 60 tiro zutikako proban
580 puntu lortu ditu –bigarren sailkatuak eta hirugarrenak, hurrenez hurren, 568 eta 541 puntu lortu dituzte–. “Oro har, marka ona da. Aurtengo Espainiako txapelketa, esate baterako, 570 puntugaz irabazi dut. Hasieratik ondo asmatzen hasi nintzen, eta ia nire errekorra –581 puntu– hautsi nuen, gainera”.
Nafarroako irekiko finalistak. Argazkia: Maite Badiola
Atzo [abenduak 11] jokatu zen txapelketa, Berriozargo tiro eremuan, eta
emaitzagaz pozik dagoela nabarmedu du Solabarrietak. “Poz handia hartu dut. Orain arte ez dut zorte askorik izan, eta bigarrenez irabaztea zoragarria izan da”.
Gaineratu duenez, azkenean, zutitako proban parte hartzeko aukera izan dute. “Ez zen etzanda tiro egiteko aukerarik egon. Ea datorren urtean etzanda egiteko aukera ere badagoen”.