'Do, re, ni' ikuskizunagaz gozatu dute ume eta nagusiek
Haurrek eta horien gurasoek Do re ni family ikuskizunagaz gozatzeko aukera eduki dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Xabier Lizaso pianojolearen eta Eneko Balerdi dantzariaren eskutik, hain zuzen ere, musika, dantza eta jolasa uztartzen dituen i...
Familiari zuzendutako ikuskizuna izan zen, eta haurrek, oro har, koreografia eta kanta bat ikasteko aukera izan zuten era didaktiko eta dibertigarri batean. Bi orduko tartean, haurrei benetako artista izateko aukera eskaini zitzaien, era jostagarri batean.
Kanta, dantza eta antzerkia
Alde batetik, Lizasok Do re ni kanta erakutsi zien bertaratutakoei; zatika ikasi zuten, eta ikuskizunaren bukaeran, osorik abestu eta interpretatu zuten, guztiek batera, hasieratik bukaerara, mundu osoari eskainiz.
Hamelingo txirularia antzerkiko protagonistak ere izan ziren ume eta nagusiak. Paperean sartuta, sagu txikien eta txirulariak herritik eramaten dituen umeen papera egin zuten umeek. Nagusiek, berriz, alkate xuhurraren, txirulariaren eta euren umeak itzultzeko erregutu zuten gurasoen paperean jarri ziren.
Balerdiren eskutik, gainera, dantza koreografia bat ere ikasi zuten, eta aurrera-atzera eta bueltaka-bueltaka dantzatu zuten ume eta nagusiek Uhagoneko bigarren solairuko aretoan zehar, gogotsu.