Hazilan proiektuan urtarrilaren 19a arte eman daiteke izena
20 eta 35 urte artekoengan enplegua sustatzeko helburua du egitasmoak. Goi Mailako ikasketak izatea eta langabezian edo ordu gutxiko lanaldian egotea dira baldintzakGazteengan enplegua sustatzea helburu duen Hazilan proiektuan izena emateko aukera dute...
20 eta 35 urte artekoengan enplegua sustatzeko helburua du egitasmoak. Goi Mailako ikasketak izatea eta langabezian edo ordu gutxiko lanaldian egotea dira baldintzak
Gazteengan enplegua sustatzea helburu duen Hazilan proiektuan izena emateko aukera dute dagoeneko Lea-Artibaiko herritarrek.Zehatz esateko, 20 eta 35 urte bitartekoei zuzendutako ekimena da. Eta parte hartzeko beharrezkoa da Goi Mailako ikasketak unibertsitate ikasketak edo goi mailako LH izatea eta langabezian egotea edo ordu gutxiko lanaldia izatea.
Parte hartzeko asmoa dutenek urtarrilaren 19a arte eman dezakete izena. nurrutibeaskoa@leartibai.com helbide elektronikora mezua idaztea beharrezkoa da. Eguneratutako Curriculum Vitaea eta izena emateko dokumentua bidali behar dira.
Lea Artibai Garapen Agentziaren www.leartibai.com webgunean edo www.hazilan.eus-en eta eskualdeko zenbait udalerriren web orrialdeetan eskuratu daiteke aipatu dokumentua.
Gainera, informazio gehiago jaso zein zalantzak argitzeko telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 94-616 90 88.
Urtarrilaren 23an hasi
Lea-Artibai eskualdean bi fasetan burutuko dute proiektua 2017an.
Aktibatu deritzan faseagaz urtarrilaren 23an hasiko dira, Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Parte hartzen dutenak 09:00etatik 14:00etara ariko dira bertan.
Aktibatu fasea gazteak motibatzean, inplikatzean eta aktibatzean oinarritzen da: «Pertsonengan motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar sustatzea du xede».
Besteak beste, coach baten laguntzagaz alderdi psikologikoak eta emozionalak landuko dituzte, lanbide garapena lortzeko eta laneratzeko konpetentziak lantzeko.
Praktikan enpresetan
Halaber, Kokatu deritzan bigarren fasean, herritarrek enpresetan praktikak burutuko dituzte.
Hain zuzen ere, parte-hartzaile bakoitzari bere lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzeko aukera emango diote.
Praktika horiek hiru hilabetetik sei hilabetera bitartekoak izango direla jakitera eman dute.
Eskualdeko gazteei enplegua bilatzen laguntzeko asmoagaz, Leartibai Garapen Agentziak urte hasieran egin zuen bat Hazilan proiektuagaz. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako beste hemeretzi garapen agentzia ere badira bertako partaide.
5.000 enplegu sortu
Proiektuaren helburu nagusia 20 eta 35 urte arteko gazteen enplegagarritasuna hobetzea da, eta 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboren barruan kokatu zuten proiektua. Hala, Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, Garapenen koordinazioagaz.
Garapen Agentzien Euskal Elkarteak Eusko Jaurlaritzagaz eta Europako Gizarte Funtsagaz elkarlanean martxan jarritako proiektu horrek 2016-2020 epealdian 5.000 enplegu sortzea du helburu.