Olentzerori buruzko filma egongo da ikusgai, zapatuan
EA // Gabonak heltzear daudela aprobetxatuta, film berezia jarriko dute ikusgai Bedaronan. Eako Udalaren laguntzagaz, Bedaronako Karabi Kultur Elkarteak antolatzen duen Zinema euskaraz ekimenaren barruan, Olentzero. Gabonetako ipuina filma proiektatuko...
EA // Gabonak heltzear daudela aprobetxatuta, film berezia jarriko dute ikusgai Bedaronan. Eako Udalaren laguntzagaz, Bedaronako Karabi Kultur Elkarteak antolatzen duen Zinema euskaraz ekimenaren barruan, Olentzero. Gabonetako ipuina filma proiektatuko dute zapatuan. Publiko orori zuzendutako filma da, eta sarrera doakoa izango da. Halaber, palomitez eta zukuez lagunduta ikusiko dute filma. 18:00etan eskolan batzeko deia egin dute.