Xemein Abesbatzak bazkideen omenezko kontzertu berezia eskainiko du
Emanaldia 19:30ean izango da, Xemeingo elizan. Xemein Gazte Ahots Abesbatzak, eta Mikel Ansola eta Ianire Krutxaga musikariek ere parte hartuko duteUrtero modura, Gabonen atarian, bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak. Xemein Gaz...
Emanaldia 19:30ean izango da, Xemeingo elizan. Xemein Gazte Ahots Abesbatzak, eta Mikel Ansola eta Ianire Krutxaga musikariek ere parte hartuko dute
Urtero modura, Gabonen atarian, bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak. Xemein Gazte Ahots Abesbatzak eta Mikel Ansola eta Ianire Krutxaga musikariek ere hartuko dute parte zapatuko emanaldi berezian.Kontzertua emateko hasieran aurreikusita zeukaten ordua ordu bete atzeratu dutela jakitera eman du Xemein Abesbatzak. Izan ere, egun berean Xistera Zirkuituko finalak jokatuko dira Markina-Xemeingo frontoi nagusian, eta ekitaldi biek bat egingo zuketeen. Gainera, Miguel Angel Bilbao markina-xemeindarra omenduko dute, zesta-puntaren alde egiten duen lanagatik, eta garai batean Miguel Angel Bilbao abesbatzeko kide izan zenez, ekitaldi horretan ere egon nahi zutela azaldu du Jose Antonio Martinez Xemein Abesbatzeko lehendakariak. Horrela, azkenean, Xemeingo elizan eskainiko duten kontzertua 19:30ean hasiko da.
Xemein Gazte Ahots Abesbatzakoek sei bat kanta abestuko dituztela aurreratu du Martinezek. «Eta ondoren, Mikel Ansola organu eta piano jotzaile markina-xemeindarrak Bach-en obrako organoko pieza bat joko du».
Jarraian, Xemein Abesbatza aterako da oholtzara hamalau kanta eskaintzeko, batzuk pianoagaz lagunduta abestuko dituzte, eta euretako bat Ianire Krutxaga biolinistaren doinuekin ere lagunduta egongo dela zehaztu du.
Horregaz guztiagaz gainera, kontzertua jarraitu eta girotzeko pantaila erraldoia eta ezustekoren bat ere egongo dela aitatu du abesbatzako lehendakariak. «Ordu eta laurdeneko ekitaldia izango da, eta herri guztia dago gonbidatuta».