Bizkaiko Pala Txapelketako final laurdenetako bueltako partidak jokatuko dituzte zapatuan [abenduak 17] Lekeitioko Akarregi Pilota KE-ko hiru bikoteek.
09:30ean hasiko dira partidak
Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan.
Akarregi Pilota KE-ko hiru bikoteek abantailagaz hartuko dituzte Bizkaiko Pala Txapelketako final laurdenetako bueltako partidak.
2. mailan jokatzen duen A taldea, esate baterako, erraztasun handiz nagusi izan da ligan, eta final laurdenetako joanekoa alde handiko emaitzagaz irabazi zuen. 25 eta 6 irabazi zion Akarregi A-k Zierbana F-ri, hain zuzen.
Bizkaiko Pala Txapelketan parte hartzen ari den Akarregi B taldea. Argazkia: Akarregi Pilota KE
3. mailan dabiltzan beste talde biak ere, emaitza bikainak eskuratzen ari dira. Ligan partida guztiak irabazi ondoren, Akarregi B taldea bide beretik doa kanporaketa fasean ere. Akarregi C, berriz, ligan gorabeheratsu ibili ondoren, final zortzirenak gainditu eta garaipena lortu zuten final laurdenetako lehenengo partidan. Zapatuko bueltako partidetan, Olarreta eta Zierbana garaitu beharko dituzte, hurrenez hurren.
Sendotzen. Bigarren urtea da Akarregi Pilota taldeak pala modalitatea hartzen duela. Bi urte hauetan taldea sendotzen joan dela jakitera eman dute Akarregikoek. Horrela, aurtengo denboraldian
hiru bikote dauzkate
federatuta eta
beste lau palari ordezko. “Taldea ilusioz beteta dago eta aurrera begira ere bikote berriak aurreikusten dira”, adierazi dute.
Gainera, taldea
zabalik dagoela gogora ekarri nahi izan dute. “Ateak zabalik ditugu hurreratu nahi duten guztientzako, eta gurea den kirol honen zaleak direnei, aurrerantzean, elkarrekin frontoiak betetzeko gonbitea luzatzen diegu”.