Ondarroako Udalak hartutako erabaki bat tarteko, Gabonetako jaiak direla-eta abenduaren 17an, 24an eta 31n ostalaritzako ordutegi orokorra ordu eta erdi luzatuko da. Beraz, egun horietarako ondoko ordutegia edukiko dute herriko tabernek:
- Bigarren taldekoak (tabernak, ardandegiak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak…): 04:00etan
- Hirugarren taldekoak (taberna bereziak, klubak, bar amerikarrak, diskobarrak, karaokeak…): 05:30ean
- Laugarren taldekoak (dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak…): 07:30ean