Ispaterko hilaren 23ko esku pilota partidetarako sarrerak salgai daude
Egun horretarako pelota partida bitxiak prestatu ditu Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkarteak. Leako eta Errioxako pilotarien arteko lehiaz gozatzeko aukera egongo da Ispasterko frontoian, eta dagoeneko sarrerak erosteko aukera dago.
Sarrerak Ispasterko tabernetan daude salgai, 7 eurotan. Egunean bertan, ostera, 10 eurotan eskuratu ahalko dira. 18:15ean hasiko da gaztetxoen lehen partida. Leatik Beitia-Ibarrondo eta Errioxatik Titin V-Arrillaga bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago.
Gero, 19:00etatik aurrera jokatuko dute eguneko partida nagusia, Uriona-Zabala (Lea) eta Titin III- Uriondo (Errioxa) bikoteek. Pelota jaialdia amaitzeko Leako Okamika eta Anitua eta Errioxako Gutierrez eta Kevinen arteko lehia egongo da.