Presoak kalera ateratzeko eskaeraz gain, konpromisorako eta borrokarako deia ere egin zuten zapatuan [abenduak 17], Ondarroan eta Mutrikun. Bi herrietan Kalera Kalera ekimenaren baitan agerraldin egin zituzten.
Mutrikun Goiko Plazan egindako elkarretaratzean preso eta iheslariak kalean nahi dituztela eskatu zuten eguerdian. Ondarroan, bestalde, kandelak banatu zituzten iluntzean Itsasaurren bildu zirenen artean, eta amaieran, Ibon Iparragirreren kaleratzea eskatzen zuen pankarta argitu zuten kandelekin. “Preso eta iheslariek etxean behar dute, noski, baina kalean ere behar ditugu, gure aldamenean, bakearen eta askatasunaren alde borrokan jarraitzeko”.
Zapatu iluntzean Ondarroan egindako Kalera Kalera ekimena