Urrezko Aizkolari txapelketaren finaletik kanpo geratu da Ugaitz Mugertza
Urrezko Aizkolari Koparen finaleko txartelik gabe geratu da Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu zen atzo [abenduak 18] azken finalerdi erabakigarria, eta hamar kana erdiko enborrak mozten azkarrena Jon Rekondo izan zen.
Rekondok, hain zuzen ere, 20 minutu eta 9 segundoko denbora behar izan zuen, eta haren atzetik sailkatu ziren Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza, hurrenez hurren. Otaegik 20 minutu eta 43 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, eta Mugertza II.ak, berriz, 23 minutu eta 40 segundo.
Finala Asteasun jokatuko da abenduaren 31n. Hala, Urrezko Aizkolari Koparen finala Atutxak, Azurmendik eta Rekondok jokatuko dute.