Kulturaren Gala antolatu du Mutrikuko Udalak
Mutrikuko Udalak antolatuta, Kulturaren Gala egingo da bigarrenez, barikuan [abenduak 23]. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.
Udal iturriek baieztatu dutenez, ekitaldia Arantza Ugartek aurkeztuko du, eta bertan, bi sari banatuko dira: Urteko kultur eragile onena eta Urteko kultur talde onena, hain zuzen ere.
Gaineratu dutenez, sari banaketarekin hasi aurretik, Musika Eskolako kideak bihurtuko dira ekitaldiko protagonista. “Ongietorriaren ondoren, Musika Eskolako kideek Musika Eskolak ospatzen duen urteurrenari buruzko aurkezpen bat egingo dute”. Eta sariak banatu eta gero, otordu txikia egingo da. “Talde eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete”.