Gaur [abenduak 20] goizetik eguerdira bitartean, El Kolmado kulturaren furgoneta ibiltariak geldialdia egin du Mutrikun. Gipuzkoako Foru Aldundiak “kulturaren kontsumoa sustatzeko” antolatu duen furgoneta Goiko Plazan egon da, eta hainbat herritarren jakin-mina sortu du.
Aldundiak kultur kontsumoa sustatzeko Kultura Bonoa jarri du salgai, eta bonu horiek abenduaren 3az geroztik ohiko saltokietan salgai badaude ere, El Kolmado ibiltaria sortu dute, egitasmo hori lurralde osoan ezagutzera emateko. Furgoneta informazio puntu bihurtu da, eta bertako langileek, hain zuzen ere, kultura bonuaren nondik norakoen berri eman diete bertaratu diren herritarrei.
El Kolmado ibiltariaren furgoneta eta bertako langileak, gaur goizean, Mutrikuko Goiko Plazan