Gabonetan askotariko ekintzak egiten dira. Eta Lea-Artibain eta Mutrikun ere beste horrenbeste gertatuko da. Beraz, datozen egunetan egingo diren ekintza guztiak eskura edukiko dituzu! Hona hemen
Lea-Artibai eta Mutrikuko egitarau guztiak, herriz herri.
EGITARAUAK, zerrendan:
- AULESTI
- Abenduak 23. Goizean. Eskolako umeak etxez etxe Gabon kantak abesten. Arratsaldean. Gaztetxeko kideak etxez etxe Gabon kantak abesten. 17:30. Onintze Goitiz ipuin kontalaria, liburutegian.
- Abenduak 24. 16:00. Gabonetako V. Hiruko Futbol partida, parkean. 18:30. Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira abesbatzagaz lagunduta.
- Abenduak 26. 18:30. Hezkidetzari buruzko zineforuma: Persepolis+solasaldia, udal aretoan.
- Abenduak 27. 17:30. Magia tailerra eta magia ekitaldia Tor magoagaz, udal areto nagusian.
- Abenduak 28. 18:00. Eriz magoa, udal areto nagusian.
- Abenduak 29. 18:00. Kidam magoa, udal areto nagusian.
- Abenduak 30. 20:00. Euskal presoak Euskal Herrira elkarretaratzea, plazan. 21:30. Gu ta gitarrak, Ilunzar tabernan.
- Abenduak 31. 10:00. Basabe-Soloeta parkinean batu, eta mendi irteera Ilunzarrera. 12:00. Brindisa Ilunzarren.
- Urtarrilak 3. 17:00. Musika eta mugimendu tailerra, Lea espazioan.
- Urtarrilak 4. 16:00. Gaztetxoen pala eta pilota partidak, Torrezelai frontoian; nagusien Gabonetako Txapelketaren finala.
- Urtarrilak 5. 19:30. Triki-pintxo-poteo herritarra.
- Urtarrilak 7. 16:30. Tute ikastaroa eta lagunarteko txapelketa, Ilunzar tabernan.
- BERRIATUA
- Abenduak 22. 18:00. Tarine Udal Musika Eskolakoen Gabon emanaldia, frontoian.
- Abenduak 24. 10:00. Ume eta gurasoak herrian zehar kantuan. 10:00-13:00. Gurasoentzat ateak zabalik, udaletxean. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiri ondoetorria. 18:30. Opari banaketa.
- Abenduaren 26-27. 10:00. XII. Txikien Futbol Txapelketa, Ibarra futbol zelaian.
- Abenduaren 28. 17:00. Zinema emanaldia, Bideo gelan.
- Abenduak 29. 20:30. Bingo Herrikoia, Zentralean.
- Abenduaren 30. 18:00. Euskal Selekzioa ikusteko autobusa.
- Abenduak 31. 10:00. Kalamendira irteera. 13:30. I. Gaztetxoen Zesta Txapelketaren finala, eta IV. Berritxuar Zestalari Ohien Kiniela, frontoian. 20:00. Euskal presoak Euskal Herrira elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Ostean. Mariskada zozketa.
- Urtarrilak 7. 12:00-14:00 eta 17:00-20:00. Puzgarriak Mendibarren frontoian.
- Urtarrilak 8. 08:30. VIII. Berriatuko Ermitetatik ibilaldia. 18:00. Umeentzako antzerkia, frontoian.
- ETXEBARRIA
- Abenduak 24. 16:15. Rio filma, Kultur aretoan. 18:00. Olentzero eta Mari Domingi herrira jaitsi, eta haiekin kantu kalejira herrian zehar, trikitilariekin. Jaiotza bizia egongo da.
- Abenduak 25. 10:00. Olaia aurrean batuta, mendi irteera Akarregira.
- Abenduak 28. 16:30. Azti Txikia filma. 18:00. Aita, zonbia naiz filma.
- Abenduak 31. 10:00. San Silbestrea (bi zirkuitu herritik, mozorrotuta joan behar da). 11:00-14:00. Gabonetako Haur Parkea, frontoian.
- Urtarrilak 4. 16:30. Maya erlea filma. 18:00. Gartxot filma.
- GIZABURUAGA
- Abenduak 24. 09:30. Plazan batuta, etxerik etxe Gabon kantak abesten. 18:00. Olentzerori harrera.
- Urtarrilak 2. 18:00. Ipuin kontalariak udaletxeko areto nagusian.
- ISPASTER
- Abenduak 24. 15:00. Plazan batuta, Gabon kantak abesten auzoz auzo. 19:00. Olentzerori ongietorria baserritar jantzita.
- Abenduaren 26tik 30era. 11:00-13:00. Ludoteka 4 urtetik gorakoentzat, tailerrekin.
- Abenduak 30. 18:00. Maitaleen arteko kontu zahar eta berriak ipuin tailerra haurrentzat eta gazteentzat, Iñigo Egiluz aretoan.
- LEKEITIO
- Abenduak 22. 18:00. Musikaia Musika Eskolaren III. Gabon Kontzertua, Konpainiako Elizan.
- Abenduak 23. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira eliza atzetik hasi eta Kontzijopera. Txokolate beroa egongo da.
- Abenduak 24. 12:00. Itxaropena txistularien kalejira.
- Abenduaren 26tik 30era. 10:00-13:00. Umeen Futbol Gabon Topaketak, Larrotegiko futbol zelaian.
- Abenduak 26. 16:30. Lekeitioko Eskolako ikasleak Basuramagaz eraikitako puzgarriekin jolasten, kiroldegiko frontoian.
- Abenduak 27. 18:00. Ipuin kontalaria 3 urtetik gorakoentzat, Kultur Etxean.
- Abenduak 28. 16:30. Pirotekniarekin jolastu tailerra, eskolako frontoian. Ondoren. Kalejira.
- Abenduak 29. 20:00. Lekitto Musika Bandaren kontzertua, Andra Mari elizan.
- Abenduak 30. Iluntzean. Aratuste Alai Estudiantinaren kalejira.
- Abenduak 31. 11:00. San Silbestre lasterketa. 12:00. Itxaropena taldeko txistulariak kalerik kale ariko dira. 12:30. Lekitto Musika Bandaren kalejira.
- Urtarrilak 4. 18:00. Intxaur Koskailu ballet saioa, Ikusgarri aretoan.
- Urtarrilak 5. 18:00. Erregeen kabalgata. Ostean. Erregeak, kiroldegian.
- MARKINA-XEMEIN
- Abenduak 21-urtarrilak 8. 17:00-20:00. Okerrak Kokarrak koderrak di Sormen Lantegiko erakusketa, Uhagonen.
- Abenduak 24. 11:00. Zerutxu taldeko gaztetxoen dantza saioa, San Roken. 12:30. Emeki Koralaren Gabon Kanten emanaldia. 13:00. Emekiko kideak kalez kale. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi jaitsiko dira Akarregi aldetik, eta alde zaharretik ibiliko dira Trikitixa Eskolakoekin eta Xemein Gazte Ahots Abesbatzarekin. Ostean. Opariak banatuko dituzte. Iluntzean. Xemein Abesbatza, kalerik kale, Gabon kantak abesten
- Abenduak 25. 10:00. Arkupe aurretik irtenda, Akarregira irteera.
- Abenduak 26. 16:30. Robotika Teknologia eta Programazio Tailerrak (5-12 urterartekoak).
- Abenduak 27-28. Nafarroara irteera 14 urtetik gorakoentzat.
- Abenduak 29. 09:15. Durangoko izotz pistara irteera, 8 urtetik gorakoentzat.
- Abenduak 30. 09:00. Futbol-7 eskolarteko torneoa, Barroetan. 22:00. XII. Markina Shots! Rock Festival Uhagonen: Mocker’s, Eskean Kristo, Pelax eta Cowboy’s Orchestra.
- Abenduak 31. 16:30. X. San Silbestre ume eta nagusientzako lasterketa.
- Urtarrilak 1. 10:30. Artibai mendi taldearen 2017ko lehen mendi irteera Urregaraira.
- Urtarrilak 3-4. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Ume eta gaztetxoentzat Gabonetako parkea, Atxondo kiroldegian.
- Urtarrilak 5. 19:30. Bertso Poteoa: Agin Laburu, Aissa Intsausti eta Maddi Sarasua.
- Urtarrilak 6. 20:00. Antzerkia, Gaztetxean.
- Urtarrilak 7. 19:00. Korrontzi Dantzan ikuskizuna, Uni frontoian, Korrontzi folk eta Oinkari eta Zerutxu dantza taldeen eskutik.
- MENDEXA
- Abenduak 24. 15:30. Baserriz baserri kantak abesten. 19:00. Ongietorria Olentzerori, plazan.
- Abenduak 25. 12:00-14:00. Emakumea Mendexan argazki erakusketa, udaletxeko ganbaran.
- Urtarrilak 30. 17:00. Txanogorritxu eta otsoa hankaz gora ipuin kontaketa Amaia Arraiaranegaz, udaletxeko ganbaran. Ostean. Jolasak eta txokolate jana, frontoian.
- Urtarrilak 1. 10:00. Mendi irteera Kalamendira, plazan batuta. 12:00-14:00. Emakumea Mendexan argazki erakusketa, udaletxeko ganbaran.
- Urtarrilak 6. 12:00-14:00. Emakumea Mendexan argazki erakusketa, udaletxeko ganbaran.
- MUNITIBAR
- Abenduak 24. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Oizetik jaitsiko dira, eta Gerrikaitzen harrera. Ostean. Txokolate jana.
- Abenduak 26. 16:30. Familientzako Barreterapia, Udal Liburutegian.
- Abenduak 27-28-29 eta urtarrilak 3-4-5. 11:00-13:00. Umeentzako multikirola eta irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak.
- Abenduak 28. 17:00. Kontsumismoari buruzko dokumentalaren proiekzioa, Gaztetxean. Ostean. Truke azoka.
- Abenduak 29. 19:00. Futbolin txapelketa nagusientzat.
- Abenduak 30-31. 16:00-18:00. Bideojokoen diseinua eta programazioa ikastaroa, KZgunean (7-12 urte artekoentzat).
- Abenduak 31. 10:30. Auzo martxa Herriko plazatik. Ostean. Kopaua Lea Taberna-Aterpetxean.
- Urtarrilak 4. 10:00. Talo ikastaroa eta dastaketa, Gaztetxean.
- MUTRIKU
- Abenduak 24. 18:00. Olentzeroren kalejira trikitixa taldearekin, San Migel ikastetxetik. Zaharren Egoitzatik eta San Agustin kaletik pasatu, eta Beheko Plazan bilduko da Mari Domingirekin. Ostean. Eskutitzak eta txupeteak jasotzen, Goiko Plazan.
- Abenduak 29. 11-00-13:30-16:30-18:30. Puzgarriak frontoian.
- Abenduak 30. 20:00. Bandaren kontzertua, Zabielen.
- Abenduak 31. 11:00. Zabielen bilduta, San Silbestre.
- Urtarrilak 5. Iluntzean. Erregeen kabalgata.
- ONDARROA
- Abenduak 23. 09:30. Gabon kantak, kalez kale. 19:15. Gabon kalejira. 19:30. Gabonetako dantzak, kalez kale. 20:15. Gabonetako kontzertua, Andra Mari elizan. 21:30. Gabon Kantak hainbat gunetatik.
- Abenduak 24. 12:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. 18:00. Gabonetako kantak, kalez kale. 19:00. Olentzero be bidi eitten kalejira abestua. 19:30. Gabonetako kantak, kalez kale.
- Abenduak 26-urtarrilak 7. Ondarroako 19. Komiki Jardunaldiak erakusketa, Udal Erakusketa Aretoan.
- Abenduak 26 eta 27. 10:30-13:00. Kirol anitza, Zaldupen.
- Abenduak 28. 19:00. Komiki Femeninotik Komiki Feministara hitzaldia, Udal Erakusketa Aretoan.
- Abenduak 28, 29, 30 eta urtarrilak 2, 3 eta 4. 10:00-13:00. Jolas txokoa, Txirrimorraskiren Beheko Lokalean.
- Abenduak 28, 29 eta 30. Umeentzat Jolas Parkea, kiroldegian.
- Abenduak 31. 09:00. Kalamendira irteera, Alamedatik.
- Urtarrilak 4. 18:00. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tipi Tapa Korrika ikuskizuna, udal kiroldegian.
- Urtarrilak 5. 18:30. Errege kabalgata, Latxanbre plazan.
- Urtarrilak 6. 12:30. Bertso saioa, Bekozinin.
- Urtarrilak 7. 17:30. Ibon del Olmo magoaren saioa, Portuko Ranpan.
- ZIORTZA-BOLIBAR
- Abenduak 24. Goizean. Goizean. Auzoz auzo, Gabon eskean ibiliko dira plazatik irtenda. 18:30. Olentzero eta Mari Domingi, plazan. Oharra: 15 urtetik beherako ume eta gazteek oparia jasoko dute. Herritar guztientzako gaztaina erreak egongo dira.