Urtero egin modura, Errege Magoak Lea-Artibai eta Mutrikura ailegatu dira. Itsasotik, menditik zein auzoetatik abiatuta, herrigunera arteko bidea egin dute.
Urteroko ohitura izanda ere, berrikuntzarik ere egon zen atzo. Besteak beste, Mutrikun, arrantzalek Zabiel eskulan taldeko kideek egindako soinekoak estreinatu zituzten.
Markina-Xemeinen, iluntzeko kabalgata baino lehen, Beti Jai elkarteak antolatuta, erregeak San Roke egoitzara joan dira, «aberastasuna banatzeko».
Gaurkoa pasata, Lekeition, bihar [urtarrilak 6] ere kabalgata egongo da. 12:00etan aterako da kalejira, El Corral de la Pacheca taberna paretik, eta Guria Taberna parerainoko bidea egingo dute. Orain arte Bonbillonekoek antolatzen zuten Errege Eguneko kabalgata, baina aurten ez zutela egingo adierazi zuten. Beraz, aurten Beti Saltsan kuadrilak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak antolatuta egin da kabalgata.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.