Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ager Solabarrieta: "Besteen besteko aukera edukitzea gustatuko litzaiguke"

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2017/01/06
Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaileak (Ondarroa, 1972) 11 urte daramatza tiro olinpiarrean, horietatik bederatzi lehia garrantzitsuenetan parte hartzen. Lehiari dagokionez, aurten urte borobila izan du. Kirol egokituan aritzen da ondarrutarra, eta tiro olinpiarra kirol paralinpiar modura onartzea gustatuko litzaioke. Dibertsitate funtzional fisikoa dutenen aukera bera edukitzea eskatzen du. Zer dela-eta hasi zinen tiro olinpiarrean? Bizitza osoan eduki dut tiro zaletasuna. 9 urtegaz, esate baterako, balatxozko karabinagaz nenbilen mendian. Gerora, ONCEn informatika ikastaro batean nenbilela eduki nuen kirol horren berri. Markina-Xemeingo beste ikasle bat zebilen tiroan, eta, umetatik zaletasuna izanda, bertan izena ematea erabaki nuen. Tiroa ikusmenagaz lotzen dute askok. Ikusi barik, zelan lortzen duzue tiro egitea? Guk erabiltzen ditugun karabinak egokituta daude; sistema infragorridun berezia erabiltzen dute. Jomugaren aurrean apeua deitzen diogun estalki bat ipintzen da, eta apeu horrek gris tonalitate desberdinekin osatutako jomuga txiki bat izaten du. Kanpoan kolore ilunagoak ditu, eta erdian, ostera, kolorerik argiena. Horren gainean argi proiektore bat ipintzen da, eta, karabinak duen egokitasunari esker, argi hori irakurtzen du, eta hori soinu bihurtzen du.
Ager Solabarrieta karabina eskuan

Ager Solabarrieta karabina eskuan

Zelan? Entzungailuak jantzita edukitzen ditugu, eta horri esker jakiten dugu jomugara hurbiltzen ari garen edo ez. Gris ilunetik gris argira doan heinean, fintzen joaten da soinua, eta soinurik finena jomugari dagokio. Orain, berriz, sistema berri batekin hasiko naiz. Nolatan? Ikusmen urrikook egiten dugun tiroa kirol paralinpiar bihurtu nahi du Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak, eta, oraintxe ezartzen ari garen sistema berriari esker, besteengana hurreratuko gara. Zer desberdintasun dakar aldaketa horrek? Oraindik ez naiz mira berriagaz entrenatzen hasi, eta mira berrira egokitzea kostatu egingo zaidala uste badut ere, gerokoan abantaila gehiago izango ditudala uste dut. Sistema bera zehatzagoa da, eta, kasu honetan, argiak ez du hainbesteko eraginik. Infragorriak erabiltzen dira, baina, foku baten ordez, led txiki bat erabiltzen da. Mirak, gainera, zuzenean detektatzen du argi hori, era zehatzago batean. Mira berria aldatzea derrigorrezkoa al da? Europa mailan bota nahi duenak bai, behintzat, baina bestelakoan ez dago zertan aldatu. Tiro olinpiarra egiteko hainbat era daude, ezta? Bai, hori da. Hasiberria zarenean, karabinari eusteko euskarri bategaz egiten da tiro. Ni, esaterako, 2008tik aurrera, euskarririk gabe ari naiz. Zer aldaketa dago diziplina batetik bestera? Egia esan, alde handia dago. Batean euskarria daukazu, eta bestean ez. Horrez gain, zailtasuna ere nabarmen gehitzen da. Batean, 40 tiro botatzen dira, eta, bestean, 60.
Ager Solabarrieta karabina eskuan

Ager Solabarrieta, entrenamenduetako batean

Euskarririk ezean, zelan egiten duzue tiro? Jantzi berezi bategaz aritzen gara. Jantzia nahikoa gogorra da, eta horrek sekulako egonkortasuna ematen dio gorputzari tiro egiteko orduan. Aurten, diziplina batean bakarrik ez, bitan parte hartzeko aukera ere egon da. Europa mailan zutik eta etzanda egiten da tiro txapelketan, eta aurten, hemen ere, hainbat txapelketatan etzanda botatzeko aukera ere egon da. Zer desberdintasun du diziplina batek eta besteak? Diziplinarik zailena, beti eta beti, zutikakoa da. Bertan lortzen da puntuaziorik baxuena. Etzandako diziplina, ostera, askoz zehatzagoa da, euskarri gehiago duzulako; ukondo biak eta paparra eutsita dauzkazu, eta, horrez gain, karabinari uhal bat ipintzen zaio egonkortasun handiagoa lortzeko. Hala, tiro egiteko era ere askoz zehatzagoa da, eta emaitzak ere hobeak izaten dira. Karabina ondo menperatzea ere garrantzitsua izango da. Iaz karabina aldatu zenuen, eta ez zinen fin ibili. Karabina berrira ohitzea asko kostatu zitzaidan; gehiegi, beharbada. Entrenatzaileak esan bazidan ere sei-zortzi hilabete beharko nituela, ia urtebete behar izan nuen. Zergatik erabaki zenuen karabina aldatzea? Oso pozik nengoen aurreko karabinagaz; duela bi urte txapelketa nagusi guztiak irabazi nituen beragaz, baina utzitakoa zen, eta nirea erostea erabaki nuen. Emaitzei dagokienez, iazkoa oso urte txarra izan zen. Sekula burutik pasatu al zitzaizun uztea? Iaz, egia esan, entrenamenduetan ere ez nuen asmatzen. Ez zen urte samurra izan, baina oso burugogorra eta lehiakorra naiz, eta aurrera beti. Emazteak ere [bere laguntzaileak] asko motibatu nau, baita entrenatzaileak ere, eta eurek emandako laguntza eskertzekoa da benetan.
Ager Solabarrieta

Ager Solabarrieta

Aurtengoa, aldiz, urte borobila izan da. Oso balorazio positiboa egin dezaket. Espainiako txapelketan lehen postuak lortu ditut etzandako eta zutikako diziplinetan, eta Euskal Herriko txapelketan, ostera, etzandako diziplinan lortu dut txapela. Zutikakoan, ez nintzen oso fin ibili; hirugarren geratu naiz. Horrez gainera, Nafarroako Irekia ere irabazi dut, zutik. Baduzu Europa mailan ere parte hartzeko asmoa? Aurten, egia esan, diru faltagatik ez naiz parte hartzera ailegatu. Ekipamendu berria ere eskuratu dut, eta ez da denerako ailegatzen. Bestelakoan, pozik joango nintzateke. Babesleren bat izango banu, joan ahalko nintzateke, baina, kasu honetan, nire kontura dena ezin dudanez egin, ezinezkoa da. Iaz, esaterako, Ondarroako Udalaren laguntza ekonomikoari esker, Europako txapelketara joateko bidaia ordaindu ahal izan nuen. Tiro zuek bakarrik egiten duzue, baina laguntzaile bat izaten duzue, ezta? Txapelketan gaudela ezin digute berbarik egin, eta, hori dela eta, laguntzailearekin elkar ulertzea ezinbestekoa da. Nire kasuan, gure keinu propioak ditugu, eta horiekin ondo konpontzen gara. Entrenamendu batzuetan laguntzailea ere etortzen da, eta keinu horiek lantzen ditugu. Kirol egokituko txapelketetan ez eze, bestelako lehiaketa irekietan ere parte hartzen ari zarete. Tiro olinpiarraren mailan gure kirola zabaldu nahian gabiltza. Bide beretik, Paralinpiar Jokoetan parte hartzea garrantzitsua izango da zuentzat, ezta? Dibertsitate funtzional fisikoa dutenek parte hartzen dute Paralinpiar Jokoetan, baina dibertsitate funtzional sentsoriala dugunok ez gaituzte aintzat hartu oraindik. Horretarako gogor ari gara beharrean. Izan ere, besteen besteko aukera edukitzea gustatuko litzaiguke; horixe nahi dugu, ez gehiago ez gutxiago.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.