Sei bikotek parte hartuko dute aurten, hamabigarren urtez jokatuko den Trinketeko Beteranoan Esku Pilota txapelketan. Domeka goizean [urtarrilak 8] egin zuten pilota aukeraketa eta partiden zozketa.
Juan Ignacio Izarra epaile eta pilota aukeratzailearen agindupean, gainera, txapelketarako prestatzen ibili ziren Conde, Telleria, Foster eta Arrate.
Datorren domekan,
urtarrilak 15, hasiko da martxan txapelketako ligaxka. Hiru partida jokatuko dira, eta 09:30ean jokatuko dute lehenengoa. 10:15ean eta 11:00etan jokatuko dituzte beste biak.
Beteranoen Trinkete txapelketako partaideak.
Lehen norgehiagoka
Moral (Lekeitio) eta
Laka (Mendexa) eta
Gandiaga (Berriatua) eta
Arrate (Lekeitio) bikoteen artekoa izango da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Orbea izango da Arraten bikotea, baina gaixorik dagoela eta, bere ordezkoa Gandiaga berriatuarrak hartuko du. “Partida orekatua eta polita izango da”, aurreratu dute.
Telleriak (Mallabia) eta
Condek (Elgoibar) osatutako bikotea
Astigarragaren (Deba) eta
Egañaren (Mendaro) kontra ariko da bigarren partidan. Telleria iazko txapelduna da, eta aurten Conde elgoibartarra izango du oraingoan bere atzea zaintzen. “Aurten ere faboritoak ditugu, baina Astigarraga sasoian dago nahiz eta 63 urte eduki, eta Egañak atzean bere maila mantenduz gero, partidua euren alde ipini daiteke”, zehaztu dute antolatzaileek.
11:00etan jarriko dira aurrez aurre
Jaunarenak (Garzaron) eta
Fosterrek (Lekeitio) osatutako bikotea eta
Berazak (Elgoibar) eta
Etxebarriak (Elgoibar) osatutakoa. “Jaunarena Txantreako txapelketa irabazi berri dator, eta Foster pilota aukeraketan oso seguru ibili da, beraz, bikote sendoa osatzen dute”. Elgoibartarrak, berriz, Leniz Gatzagako txapelketa irabazita datozela aitatu dute antolatzaileek, eta animo handiekin omen daude.