Ermiten bidean, 390 lagun
Parte-hartze handiagaz egin da aurten ere, IX. Berriatuko Ermiten Ibilbidea. Herriko, eskualdeko eta inguruetako mendi zaleak «gustura» geratu direla adierazi dute antolatzaileekIX. Berriatuko Ermiten Ibilbidearen antolatzaileak pozik agertu dira. Be...
Parte-hartze handiagaz egin da aurten ere, IX. Berriatuko Ermiten Ibilbidea. Herriko, eskualdeko eta inguruetako mendi zaleak «gustura» geratu direla adierazi dute antolatzaileek
IX. Berriatuko Ermiten Ibilbidearen antolatzaileak pozik agertu dira. Berriatuko mendizaleek eta Berriatuko Udaleko arduradunek igorritako datuen arabera, azken egunotako tenperatura hotzei aurre egin zieten 390 mendizalek parte hartu zuten domekan mendi martxan. «Orokorrean jendea oso gustura ikusi dugu. Aurten ere giro ederra egon da, eta kopuru aldetik oso pozik gaude. 400 parte-hartzaile inguru batu nahi genituen, eta helburua bete egin dela deritzogu».Gaineratu dutenez, Berriatuko eta eskualdeko herritarrak izan ziren parte-hartzaile gehienak, baina urrutiagotik etorritakoak ere egon ziren. «Besteak beste, Bilbo ingurutik edo Hendaiatik etorritako bat edo beste».
Probari dagokionez, mendizaleek 08:30ean irten zuten udaletxe paretik, eta 21 kilometroko ibilbide luzea eta 14 kilometroko laburra egiteko aukera eduki zuten. Herria inguratzen duten ermiten albotik ibilita, herriko plazan batu ziren hamaiketakoan.