Desoxirribonukleiko: ADN la vasca perfecta komedia urtarrilaren 14an estreinatuko dute, Basaurin. Hilaren 13an, baina,
estreinaldi aurreko saioa eskainiko dute Elgoibarren, 20:30ean, Herriko Antzokian. Eta
HITZAk Elgoibarko emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean; zozketan parte hartzeko ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 94-684 4436.
Antzezlanaren
testua Galder Perezek idatzi du, eta Eloi Beatok zuzentzen du. Aktoreei dagokienez,
Ugaitz Alegria aktore ondarrutarra dago tartean. Gainontzekoak ondokoak dira: Susana Soleto, Martxelo Rubio, Itziar Ituño/Leire Ucha eta Ylenia Baglietto. Jakitera eman dutenez, Ituñok eta Uchak pertsonaia berdina antzeztuko dute. Izatez aktore ofiziala Ituño bada ere, beste lan batzuk tarteko, saio batzuetan Uchak antzeztuko du haren pertsonaia.
‘Desoxirribonukleiko: ADN la vasca perfecta’ antzezlaneko aktoreak
Elgoibarren eta Basaurin saioak eskaini eta gero, hurrengo asteetan antzezlana ondoko herrietan egongo da ikusgai: Gernika-Lumo (urtarrilak 27 –euskaraz– eta urtarrilak 28 –gazteleraz–), Zumaia, Azkoitia, Eibar, Bergara, Hondarribia, Villabona, Muskiz, Donostia…
Sinopsia. Desoxirribonukleikoa genetika-laborategi batean gertatzen den
komedia zientifiko musikala da. Sekretupean, euskal genoma ikertzen ari dira bertan. ADN eraldaketaren bitartez, Beñarda Etxepare sortu berri dute, lehen euskal super emakumea.
Ezkutuko proiektua primeran doanean, kazetari misteriotsu baten bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere.
Bizitzarako ikerketa-lekua den honetan, zalantzan jarriko dira morala, pasioaren jatorria eta kode edo molekulez ulertzen ez duten jelosia zein bekaizkeria. Nahaste-borraste korapilotsuen ondorioz, egia eta gezurraren arteko muga desagertuko da.
Itziar Itun?o eta Ugaitz Alegria, antzezlanean.
Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza harremanak. Esketx bidez, zientzia-alorrak parodiatuko dira, eta antzerki musikalaren bidez, klonatutako persona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizkiulertzeak garatuko dira.
Zientziak eta maitasunak ondorioztatuko dute ezer eta inor ez dela benetan dirudien hori. Baina zalantza nagusia argitzeke geratuko da betiko:
posible ote da euskal pasioa eta harremanak genetikoki eraldatzea?